Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Biohondakinak biltzeko poltsak emateko hiru makina jarri dituzte

Hiru makina jarri ditu udalak, Beraunen, Galtzarabordan eta Iztietan, eta gaur bertan aktibatu ditu hirurak. Astelehenetik aurrera ingurumen politiken gaineko inkesta egingo du, gainera.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/11/24
Gracia eta Legorburu poltsak ematen dituen makinaren ondoan.

Gracia eta Legorburu poltsak ematen dituen makinaren ondoan.

Birziklatzearen aldeko urrats bat gehiago egin du Errenteriako Udalak. %60 birziklatzea du helburu, eta horretara iristeko, erraztasunak eman nahi dizkiela herritarrei esan du Juan Cruz Legorburu Ingurumen zinegotziak Aita Donostia kalearen atzealdean egin duen agerraldian. Lekuaren aukeraketa ez da ausazkoa izan, izan ere, han kokatu du udalak bosgarren edukiontzian erabiltzeko poltsak emateko makina, Beraungo Auzo elkartea eta erretiratuen elkartearen artean. Ez da jarri duen halako makina bakarra. Beste bi jarri eta aktibatu dituzte gaur bertan, bata Galtzarabordako kiroldegiaren parean, eta bestea, Iztietako elizaren arkupetan. Poltsak bertan hartzeko, ezinbestekoa dute erabiltzaileek bosgarren edukiontzian alta emanda egotea. Irakurgailuan jarri beharko dute txartel elektronikoa erabiltzaileek eta 40 poltsako sorta jasoko dute. Udalak egindako kalkuluen arabera, hamar aste iraun beharko luke kopuru horrek, lau poltsa asteko, “eta makinak hala zehaztuko du. Jasotzen dugun unean, hurrengo txanda noiz dagokigun zehaztuko du pantailan, eta ezingo dute erabiltzaileek data horren aurretik makinatik poltsa gehiago jaso”. Erabiltzaileek hiru hauetako edozein makinetan jaso ditzakete poltsak. Makinan bertan ez, baina epe horren  barruan poltsa gehiago beharko balituzke herritarren batek, udalean eskatzea luke. Makinen bidez, udaletik urrutien dauden auzoei erantzun nahi izan diela zehaztu du Legorburuk, eta datorren urtean, beste hainbeste puntutan hiru makina gehiago jartzea aurreikusi du. Udaletxean bertan ematen duten zerbitzua mantenduko dutela gaineratu du, eta bide batez bosgarren edukiontzian izena eman gabe dauden herritarrei dei egin die bat egiteko: “Horretarako udaletxera jo dezakete 14:00ak arte”. Inkesta herritarrei Makina urrats bat gehiago dela, baina horrekin batera, astelehenetik aurrera herritarren artean inkestak egingo dituela udalak esan du Eñaut Gracia zinegotziak. “400 lagunei egingo zaie inkesta hori, eta bertatik hainbat datu aterako ditugu interesgarriak izango direnak”. Inkesta poltsa edota edukiontzietatik harago joango dela esan du, “balorazioa eskatuko dugu ingurumen arloan egiten ari garen politiketaz, edukiontziak, zein pertzepzio soziala dagoen… marko zabala jarri nahi dugu iritzi ezberdinak jasotzeko”. Herritarrek beraz, iritziak, kritikak eta ekarpenak egiteko aukera izango dute inkestaren bidez Graciak esan duenez, “horrek argazki bat emango digu eta garrantzitsua da aurrera begira nora joan erabakitzeko”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.