Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktoria bisitatzeko 500 sarrera bikoitz erosi ditu kooperatiba ordiziarrak, eta bere bazkide guztiak bertara gonbidatu.
Orkli kooperatibako lehendakari Jose Luis Perezek jaso du babesle agiria.
Orkli Kooperatiba Elkarteak zurezko ontzigileen lanbidea bertatik bertara ezagutzera gonbidatuko ditu langileak.
Albaolaren kultur faktoria bisitatzeko 500 sarrera bikoitz erosi ditu Ordiziako enpresak, eta eta modu horretan baleontziaren babesle egin da.
Egoitza soziala Ordizian du Orklik, eta bost kontinenteetan zehar hainbat instalazio, ordezkaritza eta agente ditu. Berogailu, ur eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak egitea eta saltzea da bere jardun nagusia.
Albaolak publikoki eskertu du Orkliren babesa, eta halako edo antzeko iniziatiben bidez XVI. mendeko
San Juan baleontziaren erreplika eraikitzeko
proiektua babesten jarraitzeko deialdia egin du.