Bake prozesuen gainean emakumeek duten ikuspegia, papera eta borroka aztertzen du Mugen Gainetik Gobernuz Kanpoko Erakundeak egin eta Zazpi t' erdik ekoitzi duen dokumentalak.
Rosalina Tuyuc guatemalako aktibistak aurkeztuko du dokumentala.
Emakumeek bake prozesuetan duten paperari buruzko
Ozpinaren sindromea dokumentala emango dute bihar Errenteria-Oreretako Reina Aretoan 19:00etatik aurrera. Bake prozesuen gainean emakumeek duten ikuspegia, papera eta borroka aztertzen du Mugen Gainetik Gobernuz Kanpoko Erakundeak egin eta Zazpi t’ erdik ekoitzi duen dokumentalak. Euskal Herria eta Guatemala ditu agertoki, eta bertako emakumeen lekukotzak bildu ditu.
Guatemalako aktibista Rosalina Tuyuc izango da
Ozpinaren sindromea aurkezten, eta lehen eskutik Guatemalako errealitatea ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Emanaldiaren ostean, solasaldia izango da.
Datozen egunetan, Hernanin eta Irunen emango dute dokumentala.