Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Euskararen astea, pauso bat aurrera emateko

Aste osoan zehar ekitaldiak egingo badituzte ere, Euskararen Nazioarteko Egunean, larunbatean izango dira ekintza gehien, tartean, ekitaldi nagusia.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/11/29
Euskararen Eguneko ekitaldia duela bi urte.

Euskararen Eguneko ekitaldia duela bi urte.

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta  egitarau zabala prestatu dute aste osoan zehar  Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak, Errenteria-Oreretako ikastetxeek, udalak eta beste hainbat eragileek elkarlanean. Dagoeneko, martxan du Lau Haizetarak sare sozialetan zabaltzen ari den Pausu bat aurrera konpromiso kanpaina. Herritarren  euskararen aldeko norbanako eta familia argazkiak jasotzen ari da horren bidez euskara elkartea. Herriko ikastetxeetan berriz, Pauso Bat Aurrera lanketa egiten ari dira eta baita mosaikoa ere, eta ludoteketan berriz, Euskararen sentsibilizazio eta hausnarketa saioak.

Abenduaren 1ean, ostegunean, Mintzodromoa egingo dute Lau Haizetarak antolatuta Galtzarabordako kiroldegian eta Xenpelar AEK eta Udal Euskaltegiko hamarnaka eta hamarnaka ikasleek hartuko dute parte 09:30etan hasita. Arratsaldean, 16:30etik aurrera errepikatuko dute Mintzodromoa. Niessen Kulturguneak berriz Udal Euskaltegiak antolatutako Kreditua antzezlana hartuko du 10:00etan. Egun horretarako, gainera, pintxo potea euskaraz antolatu du euskara elkarteak erdialdeko tabernetan.

Gazteek hartuko dute lekukoa ostiralean, Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan. Lau Haizetararen barruko Kuadrillategi programan eta Gazte Lekuetan ari diren gazteak elkarlanean arituko dira Merkatuzarren 18:30etik aurrera. Ordu erdi beranduago, Oarsoaldeko Euskara Batzordeak antolatutako Oarsoarrak saria banatuko dute Xenpelar Etxean. Karlos Ibarguren sendagileak jasoko du sari hori aurten, euskararen alde egin duen eta egiten jarraitzen duen ibilbideagatik.

Ekitaldi nagusia

Larunbatean egingo dituzte ekitaldi gehien eta eguerdian hasita, arratsera arte bideo emanaldia, antzerkia, karaokea, Xenpelar sarien banaketa eta ekitaldi nagusia egingo dituzte. Gaztetxeak antolatuta egingo dute bideo emanaldia 12:00etan Merkatuzarren euskararen gainean, eta hausnarketa egingo dute ondoren.

Orereta, Hendaia, Biriatu eta Kaskarotenea ikastolek antolatuta berriz, Zubiak Eraikiz ekitaldia egingo dute Agirre Lehendakariaren plazan 13:00etan. Azken eguzkilorea antzezlanak hartuko du lekukoa Orereta Ikastolaren eskutik 16:30ean, eta txikienek gozatzeko aukera izango dute 18:00etan hasita Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearen barruko Aiko Maiko programak antolatutako Euskal Karaokearekin.

Xenpelar Bertso Eskolak antolatuta berriz, Xenpelar Sarien bigarren kanporaketa jokatuko da 19:00etatik aurrera Xenpelar Etxean. Ekitaldi nagusia 19:30etan helduko da. Ekitaldi xumea antolatu du euskara elkarteak: “Kantu Jirak lagunduta hainbat abesti kantatuko ditugu Herriko plazan eta ondoren irakurketa egingo dugu”.

Euskararen Egunaren harira antolatutako ekitaldiekin bat egitera deitu dituzte herritar guztiak azkenik, eta gogoan izatera, Euskarak, 365  egun dituela.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.