AEKn irakasle diharduen emakume bat da idazle pasaitarraren bigarren eleberrian protagonista nagusia.
12:00etan, Donostiako liburutegiaren sotoan, bere azken eleberria aurkeztuko du Xabier Etxaniz Rojok, Erein argitaletxearen eskutik.
Waterloo-n galdutakoak izenburupean, AEKn euskara irakasle diharduen emakume baten istorioa bildu du idazle pasaitarrak. Iktus baten ondorioz, bere lan-hizkuntza galdu duen emakumearen nondik norakoak jorratuz harilkatu ditu bere azken eleberriko hausnarketak.
Xabier Etxaniz Rojoren bigarren eleberria da gaur aurkeztuko dutena. Aurretik,
Koadro Isila argitaratu zuen trintxerpetarrak, 2003an, hura ere Erein argitaletxearekin.
Bere idazle ibilbidean narrazio liburuak dira nagusi
. Txatartegiko ipuinak eta
Sirena hotsak dira argitaratu dituen azkenak, eta saiakera liburu bat ere badu,
Ekialdetik etorri zen Enara, 2008. urtean, Alberdaniarekin argitaratuta.