12:30ean bilduko dira lehenik plazan, 13:00etan herri sarrerako biribilgunera joateko. Altsasu herrian gertatutakoak salatuko dituzte.
Larunbatean manifestazioa egin zuten Altsasun. Argazkia: Guaixe.
Larunbatean, hilaren 3an, elkarretaratzea egingo dute Lezon
Denok gara Altsasu leloarekin. Lehenengo deialdia 12:30ean egin dute Gurutze Santuaren plazan, eta handik herri sarrerako biribilgunera (Altamirakoa) joango dira parte hartzaileak, 13:00etan.
Nafarroako herri horretan
azken egunetan izan diren atxiloketak eta bestelako gertakariak salatzeko mobilizazioa izango da. Larunbatean, adibidez, milaka pertsonakl manifestazioa egin zuten Altsasun, eta Sakanako
Guaixe euskarazko hedabidean hala jasota dago.
Deialdia egin dutenek Jaizkibel desmilitarizatzeko eskatu dute aldi berean.