Argazkilari tolosarrak Pasaian egindako erretratuak ezagutzeko irteera antolatu du Aranzadik; QR kodeen bidez xx. mendeko bigarren erdialdera bidaia.
Jesus Elosegiren postala.
Jesus Elosegui argazkilariak Gipuzkoako paisaiak dokumentatu zituen 15.000 argazki inguru dituen bilduma pertsonalean. Tolosan jaioa, argazkilaria Pasaian bizi izan zen 1940. urtetik 1960. urtera arte eta Pasaiako 500 argazki baino gehiago jaso zituen bere bilduman. Argazki horiek guztiak
Ondarebideak plataforman daude ikusgai.
Hain zuzen ere
Ondarebideak proiektuak antolatuta, larunbatean (Abenduak 3) irteera berezi bat egongo da Pasaian. Paseo bat antolatu dute, hain zuzen ere Elosegiren begirada oinarritzat hartuta Pasaiako paisaiak berrikusteko. QR kodeak jarri dituzte horretarako argazkilari tolosarrak Pasaian erretratatutako hainbat txokotan, eta horien bitartez, paisaiaren eraldaketaren gaineko gogoeta egitea da asmoa. Irteeran ikusi ahal izango diren paisaiak 1940. 1950. eta 1960. hamarkadetakoak dira, argazkilaria Pasaian bizi zela hartutakoak.
Irteera elebitan izango da eta Aranzadiko Fermin Leizaola etnografoak eta Eneko Sanz historialariak gidatuko dute. 10:30ean hasiko da, San Pedroko elizatik abiatuta.
Izen ematea doan da, baina aurrez izena eman behar da, Aranzadira
postaz idatzita edota 943 466 142 telefono zenbakira deituta.