Aldundiak, 2016. urteko inbertsioetarako, 706.903 euro eman dizkio Pasaiako Udalari.
Nahikari Oterminek eta Izaskun Gomezek, aldundiarekin elkarlanean jarraitzeko asmoa adierazi dute.
Asteartean iragarri zuen lurralde antolamendu diputatu Marisol Garmendiak, eta gaur berretsi du Pasaiako Udalak, Arizabalon eman duen prentsaurrekoan. Aldundiak
2 milioi euro bideratuko ditu badiaren biziberritzera, guztiak aurtengo inbertsioetarako. Bi milioi euro horietatik, 706.903 euro Pasaiako Udalaren esku utziko ditu.
Gaur berretsi dute albistea Donibanen Pasaiako alkate Izaskun Gomezek, eta bere gobernukide Nahikari Oterminek. Eskerrak eman dizkiote aldundiari, eta elkarlanean jarraitzeko asmoa agertu dute.
Argitu dutenez, partidan jasotzen diren lan gehienak eginak daude edo martxan daude jada; horregatik orain jasoko duten dirua, datorren urterako soberakinetan jasoko dutela zehaztu dute.
Azkenik, datorren urtean ere, aldundiak Oarsoaldera 5 milioi euro bideratzeko asmoa duela iragarri, eta udala, dagokion zenbateko zehatza ezagutzeko zain, zein lanetan inbertitu pentsatzen ari dela jakinarazi dute.
2016ko inbertsioak