Herritar guztiak gonbidatu dituzte euskal kantak abestera, bihar (ostirala), 17:30ean, Gurutze Santuaren plazan.
Musika eskolako kideek ere parte hartuko dute kantaldian.
Euskararen Egunaren harira, herritar orori zabalik dagoen ekitaldia egingo dute bihar (ostirala). 17:30ean hasita, eta Gurutze Santuaren plazan, kantu saioa egingo dute, euskarazko eta euskara gai duten abestiekin.
Orotara, ekitaldia antolatu dutenek zazpi kanta aukeratu dituzte herritarrek ozen abes ditzaten. Honakoak dira: Aitorren hizkuntza zaharra, Euskal Herrian euskaraz, Behin betiko, Aberriaren mugak, Guk euskaraz, Gau eta egun euskaraz bizi nahi dut, Euskara plazara.
Esan bezala, ekitaldi irekia da, lezoar guztiei zabalik dago. Hortaz bertan parte hartzeko deia egin dute antolatzaileek.