Oarsoaldea Igeriketa taldeak antolatuta, kimuen kategoriako hirugarren jardunaldia lehiatuko da Errenteriako kiroldegian.
Eskualdeko igerilariak batzen ditu Oarsoaldeko Igeriketa taldeak
Larunbatean, hilak 3, Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteak, kimuen ligako 3.jardunaldia antolatuko du Galtzaraborda kiroldegian, Errenteria-Oreretan. Antolatzaileek iragarri dutenez, txapelketa 16:00tan hasiko, eta igerilariak ordubete lehenago hasiko dira berotzen.
Oarsoaldeako, Bidasoa XXI taldeko eta Zarautz taldeko igerilariak lehiatuko dira Galtzarabordan. 2004-2005 urtean jaiotako neskek eta 2003-2004 urteetan jaiotako mutilek osatzen dute kimuen kategoria igeriketan.
Jardunaldian partaide guztiek bi proba osatu beharko dituzte, 200 libre estiloan bat, eta 100 bizkar estiloan bigarrena.
Oarsoaldea igeriketa kirol elkarteko beste hainbat igerilari Zarautzen lehiatuko dira larunbatean, Neguko Ligako 3.jardunaldian.
Informazio gehiago igeriketa
taldearen webgunean topa daiteke.