Azabaratzara irteera antolatu du Mater Museoak, mendiz.
Boluntarioen parte hartzea sustatzeko asmoz,
Ekoaktibitateak, boluntario gisa parte hartu solasaldia antolatu du Mater Museoak astelehenerako. 18:30etik aurrera, eta Mater itsasontzian bertan, urtean zehar egin dituzten ekoaktibitateen berri eman, eta horien ebaluazioa egingo duen solasaldira biltzen direnekin.
Horrez gain, hurrengo urterako aurreikusi dituzten ikusten jarduerak aurkeztuko dituzte, eta ideia berriak eta iradokizunak jasoko dituzte, jarraian, datorren urteko boluntario lan taldeak antolatzen hasteko.
Solasaldira joan ezin direnei, ideiak eta iradokizuna
postaz edota telefonoz (619814225) helarazteko eskatu diete.
Larunbatean, Azarabatzara irteera
Horrez gain, larunbaterako (hilak 3) Jaizkibelgo kostaldetik natura ibilbidea antolatu dute, Azterkosta kanpainaren barruan. Azabaratzako kala bisitatuko dute, Jaizkibelen, ingurumen balioak nabarmentzeko asmoz.
Txangoa 8 urtetik gorakoentzat da. 10.00etan abiatuko dira eta 14:00ak inguru bukatzea aurreikusi dute. Pasaia Donibaneko lehen biribilgunean elkartuko dira, kotxeetan antolatuta, Jaizkibelgo errepidetik hurbil dagoen abiapuntura joateko.
Abiapuntutik Azabaratzara ordubeteko ibilaldia egingo dute oinez, eta bitartean ingurumen arloko informazio emango dute, itsasertzaren eremu horretan ohikoak diren itsas animaliak, algak eta bestelakoaz aztertuz. Horrez gain kala garbituko dute.