Gabonetako Marrazki Lehiaketak baditu irabazleak
Udalak, hilaren 15ean bantuko ditu sariak.
Izaro Marriezkurrenak, Marisa Pregok, Jose Mensurok eta Juan Antonio Garcia Marcosek erabaki berri dute zeintzuk izango diren aurtengo Gabonetako Marrazki Lehiaketako irabazleak. Epaimahaiaren kide, atzo bildu ziren erabakia hartzeko, eta liburutegiek gaur eman dute jakitera irabazleen zerrenda. Iragarri dutenez, sari banaketa hilaren 15ean izango da, 18:30ean, Antxoko liburutegian. Urtero bezala, aurten ere parte hartze handia izan da nabarmentzekoa. Pasaia-Lezo Lizeoko, Karmengo Ama ikastetxeko, Herri Ametsako eta Anunciatako ikasleek parte hartu dute, besteak beste.