Gipuzkoako Foru Aldundiak banatzen duen Anton Abadia saria jaso du Moriarti Produkzioak-eko lan taldeak.
Moriartiko lantaldea, saria jasotzeko ekitaldian
Atzo jaso zuen Moriartik Anton Abadia Saria, aldundian. Saria jasotzerako orduan, Jon Garaño eta Aitor Arregik eskerrak emateko hitzaldia eman zuten.
HITZAri aurrez esan bezala, Garañok berretsi zuen ez dagoela arrazoi bakar bat filmak euskaraz egiteko, eta galderari buelta eman zion: “Zergatik egiten ditugun filmak euskaraz galdetzen diguten bakoitzean, burura etortzen zaigun lehenengo erantzuna beti izaten da berbera: ‘Eta zergatik ez?'”.