Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Hondakinen gaian akordioa nahi dute Lezon

Akordioa babesteko bidean herritarren sinadurak bilduko dituzte, hilaren 17an.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2016/12/03
lezo.hondakinak.taldea.kanpokoa

EAJk eta EH Bilduk akordioa egin zuteneko argazkia errepikatu dute gaur Lezon.

Hondakinen gaian elkarrizketaren, adostasunaren eta akordioaren bidea jorratu nahi du lezoar talde batek, Akordioaren Aldeko Herritar Taldeak. Akordioaren ideia legealdi honetan EAJk eta EH Bilduk sistema mistoaren alde egin zuten hitz ematean mamitu dute, esanaz akordio hura bai alderdien adostasunaren aldetik (udalean ordezkaritza duten bi alderdi nagusien izenpetu zuten), bai eta hondakinen gaiari irtenbide egoki bat emate aldera ona zela. Azken asteetan, baina, bost edukiontzien sistema abiaraziko duela esan du udalak. Hala, EAJren eta EH Bilduren akordioaren sinbolo den argazkia errepikatu nahi izan dute gaur udaletxearen aurrean. Izan ere, herritar taldeak uste du aurreko legealdian atez ateko sistema “baldintza eta modu desegokian” ezarri zela. Eta orduko giro hori ez dute errepikatzea nahi sistema berri bat, edozein dela ere (%80ko birziklatze tasara iristen dena baldintzatzat dute), ezartzerakoan. Horregatik diote eztabaida eta adostasuna beharrezko direla, eta akordioaren ideia berreskuratu nahi dutela. Herritar talde horrek lau oinarriko eskaera egiten du:
  • Alderdiek eta herritarrek osatutako mahai bat ahalik eta azkarren abiaraztea.
  • %80 inguruko bereizketa maila bermatuko duen sistemak adostea.
  • Galdeketa baten bitartez bilketa sistema erabakitzea.
  • Guztien artean erabakitako sistema errespetatzea.
Hori horrela, puntu horiek biltzen dituen manifestua herritarrek babes dezaten sinadura bilketa egingo dute hilaren 17an, 12:30etik aurrera, Lezoko plazan. Kalejira ere egitekoak dira sinadura bilketarekin batera. Azken albisteak
lezo.hondakinak.taldea.barrua

Herritar taldea, manifestua irakurri bitartean.

Herritar taldeak jakinarazi du udalak jarri asmo duen bost edukiontzien sistema “eztabaidarik gabe eta parte hartzerik gabe” abiatu nahi dela. Ildo horretan, taldekoek oroitarazi dute egungo alkateak, kargua hartu eta gutxira, hedabide bati eginiko elkarrizketan herri galdeketaren bidea hartuko zuela hondakinak biltzeko sistema ezartzeko. Gainera, joan den asteko udalbatzarrean, EH Bilduren eta PSE-EEren aldeko botoekin, mozioa aurrera atera zen. Horretan jasota zegoen udalak ezarri behar duela lehenik herriak behar duen birziklatze tasa (egungoaren antzekoa izan zedila zehazten zen), eta hori hondakinen mahaitik ateratako proposamenen bidez, herritarrek erabakiko zutela zein aukeratu, ondoren boto gehien jasotakoa ezarri, eta egoki doan aztertuz. Gainera, datozen legealditan alkatetzara edozein alderdi iritsita ere, sistema errespetatzeko eskatzen zuen mozioaren testuak. Herritarren taldeko ordezkariek gaurko agerraldian esan dutenez, “kanpoko presioak” izaten ari dira, batez ere, mozioaren alde egin zuen PSE-EEko kidearen gainean. Eta ez dute baztertu erabaki horretan atzera egiteko urgentziazko udalbatzarra deitzea datozen egunetan.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.