Emakumeen XXX. Birak etapa bat egingo du 2017an Errenteria-Oreretan, azkena zehazki. Zikloland.com webguneak jakinarazi du txirrindularitza lasterketa datorren urteko maiatzaren 17tik 21era izango dela.
Emakumeen Biraren irudi bat. Argazkia: Ciclo21.com
Emakumeen XXX. Birak etapa bat egingo du 2017an Errenteria-Oreretan, azkena zehazki.
Zikloland.com webguneak jakinarazi du txirrindularitza lasterketa datorren urteko maiatzaren 17tik 21era izango dela, eta datak aldatu behar izan dituztela UCIk (Union Cycliste Internationale)
Women’s World Tour-en zerrendaren barruan sartzeko. Data aldaketa onartuta, goi mailako proben artean sartuta izango da Emakumeen Bira, eta maila goreneko txirrindulariak bilduko ditu iraungo dituen bost egunetan.
Zikloland.com webgunearen informazioen arabera lau etapa ziurtatu ditu jada Emakumeen XXX. Birak: Iurreta, Antzuola, Markina-Xemein eta Errenteria-Orereta. Udalerrian azken etapa egingo du Emakumeen Birak, eta ETBk zuzenean emango du azken etapa hori.