Eskola garraioa kontrolatzeko lanak ugaritu ditu udaltzaingoak
Eskolako Garraio Ibilgailuen Zaintza eta Kontrolaren kanpainaren barruan, lan horretan ibiltzen diren ibilgailuak kontrolatzeko lanak ugaritu ditu udaltzaingoak eta joan den astean zehar, bederatzi ibilgailu ikuskatu ditu. Hutsunerik ez dutela antzeman esan du udalak, eta autobusek indarrean dagoen legedia betetzen dutela.
Ibilgailuen zein gidarien baimenak eta agiriak kontrolatu dituzte batetik, eta autobusen ezaugarriak, bestetik: “Azken horiei arreta handia jarri zaie, ikasleen segurtasuna bermatzeko. Besteak beste, segurtasun uhalak”. Horrekin batera alkoholemia kontrolak egin dizkiete gidariei.