Odol emaileak Reina Aretoan
Odola emateko aukera egongo da aste honetan, eta odol emaileen elkarteak bi deialdi egin ditu beti bezala. Hilaren 7an, asteazkena, Beraungo anbulatorioan izango da 18:30etik 20:30era.- Ordutegi berean, baina hilaren 9an, ostiralarekin, Reina Aretoan izango da.
Elkartetik herritar guztia deitu dituzte odola ematera, “are gehiago jaiak bertan ditugun honetan, urgentziek ez dutelako oprrik izaten”.