Jarduera fisikoa eta kirola sustatzeko iniziatiben barruan, Fanderiako Agustina Otaola pilotalekua doan erabiltzeko aukera emango die herritarrei udalak.

Doan erabili ahalko da Fanderiako frontoia.
Jarduera fisikoa eta kirola sustatzeko iniziatiben barruan, Fanderiako Agustina Otaola pilotalekua doan erabiltzeko aukera emango die herritarrei udalak. Astelehenetik ostiralera 09:30etik 16:30era, larunbatetan kantxaren erabileraren araberako ordutegian, eta igande eta jai egunetan 10:30etik 13:30era erabili ahalko da, ordubetez.
Frontoia pilotan jokatzeko erabili beharko dute eskatzaileek, eta doakoa izango da erabilera argiteria erabiltzen ez dutenentzat. Aldagelak erabiltzeko aukerarik ez da izango. Argia erabili nahi dutenek 10 euro ordaindu beharko dute giltza jasotzerakoan.Giltza erabilera egunean jaso beharko dute interesdunek, jokatzen hasi baino ordu erdi lehenago gehienez, eta horretarako Fanderiako Udal Igerilekuetako harrerara jo beharko dute. Giltza hartzerakoan, nortasun agiria utziko dute bertan eta giltza itzultzerakoan emango diete bueltan. Erabiltzaileek alokairuan zehar instalazioetan hondatu edo hautsitako gauzen ardura izango dute, baita garbitasun falta, animaliak ez sartzea, giltzaren erabilera okerra, eta hirugarren batzuei sartzen uztearena ere.
Jarduera amaituta, instalazioa behar bezala itxi eta barruan inor gelditzen ez dela egiaztatu beharko du erabiltzaileak eta giltza Fanderiako igerilekuaren harreran entregatu.