[Argazkiak] Sare Herritarraren txapela, Donibanera
Txapelketaren bidez euskal presoen eskubideen aldeko "herritarren aktibazioa" bultzatu nahi izan du Errenteria-Oreretako Sarek.
Sare herritarraren lehenengo mus txapelketak baditu irabazleak. Donibanera joan dira txapelak, Ion eta Musikek irabazi zuten eta atzo Sindikato tabernan jokatutako finala. Donostia Sagardotegian afaria, arkume bat eta bi magnun botila eskuratuko dituzte, gainera txapeldunek. Aranburu eta Piloña sailkatu ziren bigarren, eta Oarso Sagardotegian afaria, bi txuleta, eta bi magnun botila izan dituzte sari.
Igor eta Fermin, gelditu ziren hirugarren postuan, eta jateko gutizi ezberdinak eta bi magnun botila; azkenik, Areno eta Jesus, laugarren sailkatu ziren eta bi magnun botila jaso zituzten.
Txapelketaren bidez euskal presoen eskubideen aldeko “herritarren aktibazioa” bultzatu nahi izan du Sarek, “herri honetan dagoen mus tradizioari jarraituta erabaki genuen txapelketa antolatzea”. Txapelketa jokatu den tabernetan, euskal presoen giza eskubideen aldarria egin du Sarek eta informazioa zabaldu. 32 bikote aritu dira zortzi erregetara jokatzen ia hilabetez.
