Mogambon bere bigarren diskoa aurkeztuko dute irundarrek
Eszeptizismoaren poltronatik. Hala du izena Pecozza United taldearen bigarren diskoak. Ahotsenean aurkeztu berri dute lana, Durangoko Azokan, eta etzi (hilak 10), berriz, Pasaian izango dira irundarrak, Mogambok antolatutako rock jaialdian.
Beñat Muguruzak, Xabi Burgainak eta Lander Bidaurrek osatzen dute Pecozza United. Gertuko gaiak lantzen dituzte kantetan, eta beraien tonu garratz eta ironikoengatik dira ezagunak.
Baina irundarrak ez dira bakarrik egongo Azkuene kaleko aretoan. Beste bi taldek joko dute larunbatean Mogambon: The Hammer Killers eta Korkones taldeko pasaitarrak. Kontzertua 21:30ean hasiko da eta sarrerak 5 euro balio du.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.