Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Giza eskubideen astea antolatu dute elkarlanean

Sare, Gehitu, Ozzinema, Zaporeak, CEAR Euskadi, Mundubat, Mikelazulo elkartea, Elwattan, African Union Associacion, eta Asociacion Ucrania-Euskadik hartu dute parte.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/12/09
Giza eskubideen astea aurkeztu dute gaur goizean.

Giza eskubideen astea aurkeztu dute gaur goizean.

Giza eskubideen astea  antolatu dute bigarren urtez udalak eta herriko hainbat eragileek. Zehazki, Sare, Gehitu, Ozzinema, Zaporeak, CEAR Euskadi, Mundubat, Mikelazulo elkartea, Elwattan, African Union Associacion, eta Asociacion Ucrania-Euskadik hartu dute parte. Horren harira, hilaren 12tik 18ra bitartean ekintza sorta egingo dute. Munduan ematen diren giza eskubideen urraketek lekua izango dute astearen barruan, eta, baita gertuko errealitateek ere. Sare Herritarraren eskutik helduko dira azken horiek bi ekintzen bidez: hitzaldia egingo du hilaren 14an, asteazkena, Dispertsioa eta haurrak goiburuarekin. Xenpelar Etxean izango da 19:00etan. Hilaren 17an berriz, larunbata, Zine Foruma antolatu du. Alex Mesaren 40 minutos dokumentala emango dute, 12:00etan Reina Aretoan. Zinema Solidarioa Ozzinemak haurrentzat antolatutako filmak emango dio hasiera Giza Eskubideen asteari Kiriku eta basapiztiak filmarekin.  Astelehenean izango da 18:00etan. Ozzinemarena ez da haurrei begira antolatutako ekintza bakarra, ipuin kontalariak ere izango dira astearen barruan, larunbatean (hilak 17)  11:00etan hasita haurren liburutegian. “Gatazka bizi duten herrietatik etorritakoak izango dira kontalari horiek”, azaldu dute antolatzaileek. Mikelazulo elkarteak Lampedusaren gainean sortutako proiekzioa emango dute, bestalde, Zinema Solidarioaren atalean Niessen kulturgunean, asteartean 18:00etan. Azken hori zein Kiriku eta basapiztiak filma ikustera joaten direnei garbantzu eta espinaka kontserbak eramateko eskatu diete. Bildutako guztia, Zaporeak elkarteak Kios uhartean duen sukaldera bideratuko dute bertan diren errefuxiatuei jaten emateko. Kolonbiaraino bidaia ere proposatu dute, Kolonbia lekualdatua erakusketaren bidez, hilaren 15ean bisita gidatua egingo dute eta Colombia invisible dokumentala emango dute Xenpelar Etxean 19:00etan hasita. Astea amaitzeko, hilaren 18an, Elegy antzezlana  taularatuko dute. Errefuxiatuen errealitateaz eta sexu orientazioaz mintzo da lana. Egitarauaren gaineko informazio zehatza udalaren herribizia.errenteria.eus webgunean bildu dute. Herriko DBHko ikasleek zein gaztelekuetan parte hartzen duten gazteek giza eskubideen gaineko informazioa jasoko dute astearen harira, “errefuxiatuen eta etorkinen eskubide urraketen gainekoa bereziki”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.