Santi Altxu aktibista oreretarraren omenez bi urtetik behin antolatzen dute lehiaketa.
Madalenon Sariak larunbatean banatu zituzten. Argazkia: Carrera
Leiora joan da da Madelon Literatur Saria. Alicia Costak irabazi du eta larunbatean jaso zuen EHGAMeko kideen eskutik, Santi Vicente Altxu aktibista oreretarraren omenez bi urtetik behin antolatzen duten lehiaketako lehen saria. 300 euro eta diploma jaso ditu bizkaitarrak.
La batalla de 1931 lanarekin irabazi du Costak.
Bigarren saria Ibarrako Saioa Etxegik irabazi du,
Lokarriak lanarekin eta 15 euro eta diploma jaso ditu.
Zortzi lan aurkeztu dituzte aurten lehiaketara, gehiank emakumeek idatziak, Mikel Martin antolatzaileak esan zuenez, eta Santi Vicente Altxu
Madelon ekarri zuen gogora.
Orain hamar urte hasi zuen bidea literatur lehiaketak Santi Vicente Altxuren omenez, eta gay, lesbiana, bixesual eta transexualen gainekoak lantzea du helburu: “Gizartea kontzientziatu eta sentsibilizatu nahi dugu gay mugimenduaren gainean. Espazioak zabaldu gai honen gainean gazteek beldurrik gabe idatzi dezaten”.
Hurrengo erronka, bost edizioetan lehiaketa irabazi duten lanekin eta bigarren sailkatuekin bilduma argitaratzea du EHGAMek, eta bi urtean behin antolatzen duen lehiaketarekin aurrera jarraitzea, “familiari galdetuta pozik daudela lehiaketarekin esan digute eta modu positiboan eragiten ari dela”, esan du Martinek. Bildumak hurrengo urtean edo gehienez 2016an ikusiko du argia.