Oroitz Gurrutxaga oreretarra aske utzi dute Biriatun gaur eguerdian, Paueko Auzitegiak Gurrutxagaren kontrako euroagindua bertan behera utzi eta kanporatu ostean. Mont-de-Marsan espetxean izan da gaur arte oreretarra.
Gurrutxaga (Errenteria-Orereta, 1981) 2012ko maiatzean atxilotu zuen Frantziako poliziak Okzitanian.
Harrera
Lehen harrera 14:00ak pasata egin diote hamarnaka herritarrek Landare tabernaren parean. Txaloka eta bibaka aritu dira. Arratsean, 19:30ean, berriz ere harrera egiteko gelditu dira, Foru plazan.
Gurrutxagak herrira iritsitakoan esan duenez, espetxeko funtzionarioek ez zekiten ziur nora bidaliko zuten Gurrutxaga gaur. Espetxetik irten behar zuela bai, baina nora ez zekitela. Espetxetik saiatu da familiari hots egiten jada preso ohia, askatuko zutela esateko, baina bertako kabinetako telefonoak ez zebiltzan. Ondoren, auto batean sartu eta Biriatun, autobidean, utzi dute oreretarra. Handik Irungo Ibilgailuen Azterketa Teknikoko (IAT) gunera joan da, bertatik etxera deitzeko asmoz, jakin zezaten non zegoen. IAT gunean zegoela, oiartzuar batek ezagutu eta hark sakelakoa utzi diola esan du, eta horrela jarri dela harremanetan senitartekoekin.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.