Badia Eskolak Gabonetako III. Antzerki Jaialdia antolatu du.
Zirizan aurkeztuko dute ‘Txatarra’ ikuskizuna.
Datorren astean izango da Badia Eskolak antolatutako Gabonetako Antzerki Jaialdia, Trintxerpen, hilaren 22an eta 23an, hurrenez hurren.
Hilaren 22ko antzezlana (osteguna) Trintxerpeko Ziriza etxean izango da. Malas Compañias taldeak
Txatarra ikuskizuna aurkeztuko du. Zirko ikuskizun mutua da, familian ikusteko aproposa. Umorea, objektuen manipulazioa eta akrobazia uztartzen dituen lan dibertigarri eta hunkigarria da.
Umorezko Antzerki Jardunaldien barruan programatu zuten
Txatarra, kale ikuskizun gisa, baina eguraldi txarrak behartuta bertan behera geratu zen. Orduan gogoarekin geratu zirenek badute, beraz, bigarren aukera.
Hilaren 23ko antzezlana, Badia Eskolako helduen taldearen eskutik heldu da. Hamaika buelta taldekoek
Maita zera ere antzeztuko dute Trintxerpeko alkateordetzan, 20:00etan.
Talde pasaitarra 2003. urtean sortu zen, Iñigo Ortegaren zuzendaritzapean. Taula gainean, Udane Migeltorena, Lierni Hernandez, Itsaso Pagadizabal, Ibon Agudo, Arrate Hernandez eta Ainhoa Mariezkurrena ariko dira.
Bi emanaldietarako sarrera doan da.