Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Etxeko-Lan bitartekaritza eta aholkularitza zerbitzua abiatu dute

Etxeko lanetan edo zaintzan lan egiten duten pertsonen gaitasunak eta baldintzak hobetu eta Oarsoaldeko familiei zuzendutako bitartekaritza eta aholkularitza zerbitzua aurkeztu dute Oarsoaldea Garapen Agentziak eta lau udalek.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2016/12/14
Etxeko-Lan egitasmoa gaur aurkeztu dute garapen agentziaren Errenteriako bulegoaren kanpoaldean.

Etxeko-Lan egitasmoa gaur aurkeztu dute garapen agentziaren Errenteriako bulegoaren kanpoaldean.

Etxeko lanetan edo zaintzan lan egiten duten pertsonen gaitasunak eta baldintzak hobetzeko,  Oarsoaldeko familiei zuzendutako bitartekaritza eta aholkularitza zerbitzua aurkeztu dute Oarsoaldea Garapen Agentziak eta lau udalek. Etxeko-Lan du izena. Garazi Lopez Etxezarretak Errenteriako zinegotziak esan duenez, egitasmoaren helburua etxeko lanetan edo zaintzan lan egin nahi duten pertsonen lan poltsa bat osatzea litzateke, prestakuntza tailerrak antolatuta, eta baliabideak bilatuz eta koordinatuz beren gaitasunak hobetzen laguntzeko. “Hainbat arrazoik eraman gaituzte egitasmoa martxan jartzera”, esan du Lopez Etxezarretak: “Eskaera geroz eta handiagoa da zaintza lanerako.  Norbanakoek zein familiek eskatu digute zerbitzu hau, eta etxeko lanetan aritzeko edo zaintzarako beharra duten familiak, eta lan egin nahi duten pertsonak ditugu. Lan horietan dabiltzan pertsonen formazioa ere oinarrizkoa da. Kalitatezko zerbitzua eskaini nahi bada, baldintza duinak bermatu behar dira”. Lan poltsa osatzearekin batera, familiei zuzendutako bitartekaritza eta aholkularitza zerbitzua eskainiko du Etxeko-Lan egitasmoak. Horren harira, zerbitzura jo dezaketenak etxeko-lanerako edo zaintzarako pertsona bat behar duten familiak, zein lan horietan aritu nahi duten edo ari den edonor izan daitekeela esan du Oiartzungo Udaleko alkateorde Eneritz Arbelaitzek.  Elkarlanerako proiektua dela gaineratu du Arbelaitzek, “Lanbidek kofinantzatzen du eta Errenteriako Udalak bultzatzen du gainontzeko udalekin elkarlanean”. Oarsoaldea Garapen Agentziak Errenterian duen bulegoan (Olibet 6, behea) familientzat doako aholkularitza eta bitartekaritza eskainiko ditu, eta lan egin nahi duten pertsonentzat lan poltsa zerbitzua eta prestakuntza. Horren harira, bi ikastaro eskainiko ditu: euskara ikastaroak eta prestakuntza profesionala. Jose Angel Sanchez Lezoko zinegotziak azaldu duenez, etxez etxeko laguntzaile gisa lan egiten duten profesionalek gaitasun ziurtagiria beharko dute 2017tik aurrera lan egiteko, “agiri horiek Lanbidek eskaintzen ditu”. Bi bilera Egitasmoaren berri emateko bi bilera deitu dituzte. Lehena, etxeko lanetan aritu nahi duten langabezian edo lanean ari diren pertsonei zuzendutakoa izango da. Hilaren 20an izango da, 18:00etan, Errenteriako Merkatuzarren. Bigarren bilera, mota horretako lanetan aritzeko pertsonak behar dituzten enplegatzaileei begira egingo dute. Hilaren 22an izango da hori, 18:00etan hasita, Merkatuzarren ere. Etxeko-Lan egitasmoan parte hartzeko Orasoaldeko Olibeteko bulegoetara jo behar dute interesdunek, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era, 943 51 02 00 telefono zenbakira deitu edo posta elektronikora mezua bidali.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.