Parke kalean izan zen gertakaria. Argazkia: Carrera.
Errenteria-Oreretako bizilagun bat etxetik ateratzeari uko egin eta gas botila zabaltzearekin mehatxu egin zien hura etxetik kaleratzera joan ziren ertzainei. Barne Sailak jakinarazi zuenez egierdian atxilotu zuten gizona, baina aurretik etxebizitza osoa hustu zuten.
Ertzainek epailearen agindua zuten. Gertakaria Errenteria-Oreretako Parke kaleko 12 zenbakian izan zen.