Hamarnaka herritar bildu ziren atzo arratsean Foru plazan Oroitz Gurrutxaga preso ohiari harrera egiteko.
Foru plazan harrera egin zioten Gurrutxagari atzo.
Hamarnaka herritar bildu ziren atzo arratsean Foru plazan Oroitz Gurrutxaga preso ohiari harrera egiteko. Aurreskua, lore sorta eta bertaratutakoen berotasuna jaso zituen espetxean lau urte pasa egin dituen preso ohiak.
Eguerdian heldu zen Errenteria-Oreretara, eta une horretan lehen harrera egin zioten. Oreretarra atzo askatu zuten Biriatun, Paueko Auzitegiak Gurrutxagaren kontrako euroagindua bertan behera utzi eta kanporatu ostean. Mont-de-Marsan espetxetik irten zen oreretarra.
Gurrutxaga (Errenteria-Orereta, 1981) 2012ko maiatzean atxilotu zuen Frantziako poliziak Okzitanian.