Olentzerok ez ditu estereotipoak maite
Gabonetan jostailu sexistarik ez oparitzeko eskaera plazaratu du Harremantxo talde feministak.
Eguberriak gertu dira eta Harremantxo talde feministak jostailu sexistarik ez erosteko eskatu du. Mezua urte osoan baliagarri izan arren, bereziki garrantzitsua iruditu zaie orain plazaratzea, jende asko egunotan erosiko dituelako opariak. Hezkuntzaren garrantziaz jabetuta, txikienen opariei bereziki erreparatu diote, eta jostailu sexistak detektatzeko gida ere landu eta zabaldu dute. “Pertsonak sexuaren arabera sailkatzea erabaki kulturala da. Oparitu aurretik, pentsatu zergatik aukeratu den opari hori eta zer eragiten duen”, eskatu dute.