Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Errenteriako PSE-EE, Lekuona berrirako hitzarmenarekin ados

Lekuona kultur zentroaren harira udalak eta aldundiak egin duten hitzarmena sozialisten gustukoa da. Liburutegia bertan izatea da gehien gustatu zaiena.

Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta
2016/12/16
Lekuona

Lekuonako eraikina, lanak bitartean.

Bakea iritsi da Lekuona egitasmora. Aldundiak eta udalak hitzartu berri duten hitzarmenarekin ados dago Errenteriako PSE-EE. Kultur azpiegituran hainbat aldaketa hitzartu zituzten bi erakundeek egindako elkarlanari esker. Eta otsailean aurkeztuko dute, zehatz, hitzarmenaren letra xehea. Izan ere, udal gobernu taldeak Lekuonarako zituen asmoak irmo eta zabal kritikatu izan ditu herriko sozialisten taldeak. Orain, antza, bakea heldu da. PSE-EEk ohar bidez eman dio oniritzia akordioari. Jose Angel Rodriguez udaleko eledunaren ustez, hitzarmen berriarekin “alkatetzak zuen asmoa” albo batera utziko da, eta “hasierako ideia zen” liburutegia berreskuratuko da: “Hori era koherentean azken hilabeteetan egin dugun aldarrikapena izan da, badakigulako zein diren errenteriarren beharrak, kultur eragileekin harremana dugulako”. Liburutegiari enfasi berezia eman diote sozialistek, esanaz, errenteriarren elkargune eta kulturarako grinaren gune izango dela, “anitza, erabilera askokoa, area askorekin”. PSE-EEk esan du egitasmoaren “norabide aldaketan” zer ikusia izan duela Denis Itxaso aldundiko Kultura diputatuak, “hitzartu du 2,4 milioiko inbertsioa egitea azpiegitura honetan. Udalerriaren interesentzako eskaintza oso aberasgarria da”. Bi aldeek hitzartutako egitasmoaren jarraipena egingo dute sozialistek, “etorkizunera begira jarri gara. Ontzat ematen dugu alkateak izan duen jarrera aldaketa, eta pozik gaude bestelako alderdiek ere begi onez ikusi dutelako egitasmo berria. Liburutegi eta auditorioa bere barne izango dituen egitasmoan ekarpenak egiteko prest gaude”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.