Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Makrotxaranga baten lehen notak

Proisaren babesean San Pedron eratu duten txaranga bihar irtengo da lehen aldiz kalera; San Tomas azoka girotzeko kalejiran ariko dira goizean, eta taloen dirua musika tresnak erosteko baliatuko dute

olatz mitxelena
Pasaia
2016/12/16
san pedro musika eskola herritarra

60 lagunetik gora eman dute izena Proisak bultzatuta San Pedron bidea hasi berri duen Musika Eskola Herritarran; belaunaldi berriak heztea da xedea

Hiru abesti , hamaika musika tresna eta kiloka ilusio. Horiexek San Pedron bihar izango den estreinaldirako ezinbesteko osagaiak. Proisaren makrotxarangak «estreinaldi mundiala» du bihar, San Tomas azokaren bueltan. Musikari hasi berriak eta eskarmentu askokoak, guztiak bilduko dira kalejiran irteteko. 11:30ean abiatuko dira Ertitik, «Txanari buelta emateko», hau da, frontoitik irten eta elizarainoko itzulia osatzeko. Ikasturtean zehar landu dituzten hiru piezak jendaurrean interpretatuko dituzte. Beti eskamak kentzen, Ai, Simon! eta Egun da Santimamiña; horiek dituzte errepertorioan, Proisako kide Itziar Muñizek azaldu duenez, gehiago prestatzeko denbora ez dute izan. Baina asmoa ez da maisuki interpretatzea. «Eskola herritarraren helburu nagusia da kalejirak egitea, hau da, herria animatzea. Ez da musika ikastea bakarrik, baizik eta herrian parte hartzea eta girotzea». Edonola ere, musika tresna guztiak nota berdinera moldatzeko ahalegina egin dutela azaldu du Muñizek, eta hiru abestiak «ahalik eta hoberen» jotzen saiatuko direla agindu du. Iazko ikasturtean abiatu zen San Pedroko Musika Eskola Herritarra, Proisa kulturgunearen aldeko mugimenduak bultzatuta. Ordutik entseatzen aritu dira herriko gazte asko. Kasu askotan, Tirri Tarra fanfarrean ibilitako musikarien seme-alabak eta oinordekoak dira. Gehienak txaranga osatu eta kalean jotzeko irrikaz zeuden, eta azkar iritsi zaie aukera: «Jendea gogoarekin ibili da urte osoan zehar, eta ez eskoletan bakarrik. Aukera eman dugu astean zehar entseatzeko ere. Gaztetxoenek batez ere, gogo handia zuten kalejiran ateratzeko, eta gogo biziz aritu dira entseatzen».
Isabel Mancebo Balda

Isabel Mancebo Balda

Estreinaldiak San Tomas azokarekin bat egingo duenez, taloen salmentarekin lortzen duten dirua musika tresnetan inbertituko dute: «Nahiz eta jende askok instrumentuak utzi dizkigun, gehiago behar ditugu, eta dirua horretarako izango da», azaldu du Muñizek. Baina argi utzi du helburua ez dela ekonomikoa: «Ez da bakarrik sosak biltzeko. Giroa sortu nahi dugu. Herri giroa sustatzea izan da beti gure nahia». Eta ez da kasualitatea. Proisaren aldeko mugimenduan bildu direnek lelo bat bere egin dutela azaldu du: «Autogestioak egiten du herria, eta herria sanpedrotarrok egiten dugu». Kulturgunea aldarri Udalak Proisako eraikina eraitsi behar zuela erabaki zuenean eratu zuten San Pedron kulturgunearen aldeko mugimendua, eta sorreraz geroztik antolatu dituzten ekitaldi guztiek aldarrikapen berbera dute oinarrian: San Pedrok galdu duen azpiegitura berreskuratzea. Biharko antolatutako dena ere norabide berean doa. Azoka antolatzeaz gain, Proisaren orubea izandakoan bulderra eraikiko dute, herriko eskalatzaileekin auzolanean,  «futbolaz gain beste kirolik badela ikustarazteko». Muñizek gogorarazi duenez, 2014ean parte hartze prozesu  bat egon zen San Pedron, eta horren ondorioa argia izan zela dio: «Proisa edo Proisa bezalako eraikin bat egitea hura zegoen orubean». Ordutik erakundeek ez dutelako urrats esanguratsurik egin kexu da sanpedrotarra. Baina Proisaren aldeko mugimenduko kideak ez daude amore emateko prest: «Kulturgune bat behar dugu, herritarrona, eta herritarrok egina».
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.