Trukean, elkarteak, txistorra pintxoa eskainiko die.
Odola emateko deia luzatu dute elkartetik.
Hurrengo odol emate saioa San Tomas Egunarekin egokitu da Antxon. Hilaren 21ean joan behar dute emaileek odola ematera, ohi bezala, 18:30ean, anbulatorioan. Eguna berezia izanik, txistorra pintxoa eskainiko diete emaileei.
Elkartetik gogorarazi dute “jai egun berezi hauetan odolaren beharrak mantendu edo handitu egiten direla” eta “pasaitarrek hamaika aldiz erakutsitako eskuzabaltasuna” eskertuko dutela iragarri dute.
Bide batez, azken saioan, Antxon, 25 odol poltsa bildu zituztela jakinarazi dute. Horrez gain, odola emateko deia zabaldu dute, eta dei berezia gazte jendeari egin.