Gabonetako Pintura eta Marrazki Lehiaketako irabazleek jaso dute saria.

Saritutakoen talde argazkia, Antxoko liburutegian
Liburutegi bat bete ilusio. Horixe atzo arratseko argazkia Pasai Antxon. Liburutegiak urtero antolatzen duen
pintura eta marrazki lehiaketako irabazleei saria emateko eguna zen, eta han ziren herriko artista txiki denak, guraso eta aiton-amonak lagunduta, saria jasotzeko irrikaz.
Kultura zinegotzi Miriam Canok eman zien oparia saritutakoei, banan bana jasotzera deituta. Lotsatuta batzuk, pozez zoratzen beste asko, harro… baina den-denek ilusio handiz jaso zuten plastikarako material sorta eta diploma bana, beren marrazki eta pintura lanekin osatuta.