Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

30.ena ere prest dute

Errenteria-Oreretako San Tomas azokak 30 urte beteko ditu, eta AEK elkarteari aipamen berezia egingo diote urteurren berezi honetan.

Aizpea Amas
Errenteria-Orereta
2016/12/17
Datorren asteazkeneko San Tomas eguna berezia izango da Errenteria-Oreretan. Aurten 30 urte beteko ditu azokak, eta urteurren berezi horretan elkarte bati hainbat urtez egin duen lana aitortu eta eskertuko diote: Xenpelar AEK-ri. Izan ere, 24 urtez euskaltegia izan da San Tomas azoka antolatu duena, 2010.en urtean batzorde batek lan hori hartu zuen arte. Edonola ere, batzorde horretan dago AEK bera ere, herriko beste hemeretzi eragilerekin eta udalarekin batera. Zentzu horretan, aurtengo txerriak euskaltegiaren izena eramango du, AEKtxo. Txo atzizkia eraman arren, txerritzarra izango da, eta urtero moduan, porra egingo dute aberearen pisua asmatzeko. Jantzi ederrena, baserritar postu dotoreena eta postuetako txistorra xamurrena ere sarituko dituzte. Aurretik egin ez diren bi ekitaldi izango dira San Tomas azokan: batetik, irrintzi lehiaketa, eta, bestetik, Errenteria Musikaleko ikasleen dantza emanaldia. Bi gune nagusi izango ditu azokak. Zumardiari dagokionez, bertan ikusi ahal izango dira baserritarren postuak eta animalia nahiz barazki erakusketak. Foru plazan, berriz, bertsolariak, txapel jaurtiketa eta irrintzi lehiaketa izango dira. Hirugarren gune bat ere izango da, Xenpelar Etxea. Bertan, Euskal jantzien erakusketa izango da goiz nahiz arratsaldez. Antolatzaileek bi deialdi egin dituzte: batetik, edalontzi berrerabilgarriak erabiltzea, eta, bestetik, baserritar jantzia soinean eramatean. Errenteria-Orereta eta inguruko herrietako bizilagun guztiak gonbidatu dituzte azoka bisitatzera. Egitaraua
  • 11:00: Azokaren irekiera (Zumardia)
  • 11:30: Pregoia (Zumardia)
  • 12:00: Haur jolasak (Lehendakari Agirre plaza)
  • 12:30: Udal txistulariak
  • 13:00: Bertsolariak (Foru Plaza)
  • 15:00: Herri kirolak (Lehendakari Agirre plaza)
  • 16:30: Pasai Txaranga (kaleetan zehar San Tomas Lagun diren tabernetatik)
  • 17:00: Txapel jaurtiketa lehiaketa eta Irrintzi txapelketa (Foru Plaza)
  • 17:30: San Tomas eguneko dantzaldia (Xabier Olaskoaga plaza)
  • 18:30: Trikitilariak
  • 18:30: Jauziak (Zumardia)
  • 20:30: Sari banaketak: txerriaren pisuaren porraren emaitza, jantzi ederrenaren saria eta postuetako txistorra xamurrenaren saria
San Tomas azokaren aurkezpena 2

Errenteria-Oreretako San Tomas azokaren aurkezpena, Zumardian.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.