Hondakinen bilketa sistemaren inguruan akordioa eskatu dute hainbat herritarrek, gaur, Lezoko kaleetan.
Hondakinen bilketa sistemaren inguruan akordioa eskatu dute hainbat herritarrek, gaur, Lezoko kaleetan. Festa giroan egin dute aldarrikapena, eta kalejiran, trikiti doinuekin, atera dira.
Leloa, argia,
Akordioa, eta mezu hori igorri dute kalez kale, Euskal Herria plazan ibilbidea bukatu duten arte. Amaieran iragarri dutenez, bihar Lezon egingo duten San Tomas azokan bertan, sinadurak biltzen ariko dira.
Atez ateko bilketa sistema du oraindik Lezok, baina udalak iragarri du bosgarren edukiontzia jarriko duela ahalik eta lasterren. Erabakia hartuta dauka, eta galdeketarik ez du egingo. EAJ alkatetzara iritsi berritan akordio bat sinatu zuten jeltzaleek eta EH Bilduk, hondakinen sistema misto bat ezartzeko asmoz. Edonola ere, ez zen zuen bide emankorrik izan akordio horrek, eta Kepa Garbizu alkatearen dimisioa ekarri zuen.
Udalaren asmoen ondotik,
Akordioaren Aldeko Herritar Taldea sortu da, eta elkarrizketaren, adostasunaren eta akordioaren bidea jorratu nahi du. %80ko birziklatze tasa bermatzea eta bilketa sistema galdeketa bidez ezartzea eskatzen du, besteak beste.
Lezoko Akordioaren aldeko taldeak kalejira egin du herriko kaleetan hondakinen bilketa sistemaren inguruko akordioa eskatzeko.