Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Akordiorako zirrikiturik ez

Hondakinen bilketaren gaineko akordiorako aukera guztiak itxiko ditu Lezoko EAJk. Bosgarren edukiontziaren aldeko apustuan urratsa aurrera egingo du datozen egunetan, 2017an ezartzeko.

Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2016/12/19
Atez_atekorako_Zintzilikar

Zintzilikarioak oraindik jarrita daude Lezon.

Hautsak harrotzen jarraitzen du Lezon hondakinen gaiak. Azaroko udalbatzarrean alderdi, eragile eta norbanakoen arteko akordioari ateak zabaldu zizkion EH Bilduk aurkeztutako mozioak, eta koalizio subiranistaren zinegotzien eta PSE-EEren ordezkariaren aldeko botoak jasota aurrera egin zuen. Horren arabera, hondakinen mahaia bildu (alderdiek, eragileek eta norbanakoek osatzen dute hori) eta hondakinak biltzeko %80 birziklatze tasa lortuko zuen bilketa ereduak adostea onartu zuen plenoak, ondoren horietako bat aukeratzeko herri galdeketa egiteko. Bidea bukatua du, ordea, adostutako mozioak. Udala gobernatzen duen EAJk argi adierazi du bosgarren edukiontzia ezarriko duela 2017an Lezon, eta beste biderik ez dagoela. «Ez da herri galdeketarik egingo gaiaren gainean, gure hauteskunde programak argi eta garbi biltzen zuen bosgarren edukiontzia ezarriko genuela irabaziz gero, eta horretara goaz», esan du, irmo, Miguel Angel Sanchez Hirigintza zinegotziak (EAJ). Balizko akordio bati zabaldutako zirrikitu guztiak itxi dira, beraz, eta dagoeneko martxan daude hilabetea amaitu aurretik plenoa deitu, eta azaroan onartutako mozioa baliogabe utziko duen urratsa egiteko. «Ez dugu data zehaztuta, baina hilabete honetan bertan izango da». Sei hilabetean ezarrita Bosgarren edukiontziak ere ez du data finkorik, ezarriko dutela ziurra bada ere, «prozesu legal eta burokratikoa dugu aurretik bosgarren edukiontzia jartzeko, esleipena egin behar da, lehiaketara atera, publiko aurrean jarri, eta horrek bost-sei hilabete eramango ditu. Aurreikusitakoaren arabera, datorren urteko maiatza-ekainean izango da martxan», zehaztu du zinegotziak. Hondakinen gaiak soka luzea ekarri du. Horrekin ados dago alderdi jeltzaleko zinegotzia. Kepa Garbizu EAJko alkatearen dimisioa eragin zuen hondakinen gaiak, otsailean EH Bildurekin batera bilketa mistorako lortutako «akordio aitzindaria» begi onez ez zuelako ikusi EAJren Gipuzko Buru Batzarrak (GBB). Hitzarmenarekin «liskar asko» ekidingo zirela esan zuen Garbizuk orduan. Garbizuren kargu uztearen ondoren, Xubero Ubillos zinegotzi jeltzalearen dimisioa heldu zen. Hilabeteko epean alkateak eta zinegotzi batek utzi zuten kargua. Dimisioen atzean, EH Bilduk eta EAJk otsailean hondakinen gainean lortutako akordioa, GBBk begi onez ikusi ez zuena. Lezoko Udalean hondakinen bueltan sortutako egoerek udalaren, edota plenoaren irudia kolokan utzi dezaketen galdetuta, ezetz erantzun du Miguel Angel Sanchezek: «Beti babestu dut erakunde guztiak bertan ari diren pertsonen menpe daudela. Pertsonak gara eta huts egiten dugu, denok. EAJk bosgarren edukiontzia ezartzea erabaki zuen eta horrela adierazi genuen hauteskunde programan. Udalera heldu zen EAJren ordezkari taldeak, berriz, iritzia aldatu zuen. EAJk ez du inoiz galdeketa planteatu. Argi dugu: gure programarekin jarraituko dugu». Galdeketa ez dela beharrezkoa dio, «bizilagunek argi esan dute aldaketa nahi dutela, hauteskundeetan esan zuten hori. Gure erabakiarekin ados ez dagoenak, logikoki, ez zaiola ongi iruditzen esango du». Bosgarren edukiontzia ezarrita, eta gaur egun Lezok duen %80tik gorako birziklatze tasarekin zer gertatuko den galdetuta, «emaitza herritarren menpe» dagoela esan du Hirigintza arduradunak, «konfiantza osoa dugu, lezoarrak gaikako bilketa egiten ohituta daudelako, eta bide horretan jarraitzea espero dugu. Hala ere, kanpainak egingo ditugu eta herritarrak motibatuko ditugu birziklatzea sustatzeko». Akordioaren Aldeko Herritar Taldearekin harremanik ez dutela esan du Miguel Angel Sanchezek, «EH Bildurekin izan gara harremanetan udaran, baina bi alderdien programak ez ziren bateragarriak gai honetan. Guk gurearekin aurrera egitea erabaki dugu». PSE-EEk babestuko du Jose Angel Sanchez da PSE-EEk Lezoko Udalean duen ordezkari bakarra. Seina zinegotzi dituzte alkatetza duen EAJk eta EH Bildu koalizioak, eta azaroko plenoan PSE-EEko zinegotziaren bozkak akordio zabalaren alde jarri zuen balantza. «EH Bilduk mozio bat aurkeztu zuen, erabat eraikitzailea iruditu zitzaidan, eta horregatik babestu nuen. Akordiora heltzea zuen helburu, eta ezinezkoa balitz, herri galdeketa egitea proposatzen zuen 2017an». Mozioa babestuta, «akordioaren eta kontsultaren alde» egin nahi zuela gaineratu du, «inposaketa ekidin nahi nuen». Jose Angel Sanchezek nabarmendu du alderdi sozialistak bosgarren edukiontziaren alde egin zuela hauteskunde programan, «EAJ alkatetzara heldu denetik aldaketa ugari izan dira tartean, alkatearen dimisioa, zinegotzi batena, sistema mistoaren gaineko akordioa oposizioarekin… Urtebete baino gehiago pasatu da, eta oraindik ez da ezer erabaki». «Bitxia» iritzi dio, bestalde, Jesus Maria Martiarena alkatetzara iritsita hondakinen gaiaren gainean egindako bi ekintzei, «Lezo Garbia plataformako kide izanik, alkatetzara helduta 3.000 euro kostatu zen sistema mistoaren gaineko azterketa egitea eskatu zuen udalak, eta 2017an kontsulta egingo zela esan zuen ondoren. Hondakinen gaian ez da erabaki politiko bat landu udalean, komunikabideetan zabaldu dena baizik». Mozioaren alde bozkatuta, bere alderdiko goi mailako arduradunen «telefono deia berehala» jaso zuela aitortu du Jose Angel Sanchezek: «Bosgarren edukiontziaren alde egiten dut argi eta garbi, baina Lezon, hondakinen gaiak izan duen ibilbidea ikusita, hartutako erabakia sendoa izan zedin herritarren eskuetan uztea zela egokiena pentsatu nuen». Argi du bosgarren edukiontzia errealitatea izango dela Lezon 2017an, eta bere bozka horretara bideratuko du. Horrekin pozik dagoela dio, «erdizka», ordea, «azken batean herritarren parte hartzean sinisten dudalako. Hala ere, alderdian ikusarazi egin didate PSE-EE bozkatu duten herritar askok ez luketela ulertuko, bosgarren edukiontzia egun batetik bestera jartzeko aukera izanik, gaia luzatzea. Nire ikuspuntu pertsonala, beraz, traba bihurtuko litzateke». Herritarrei hitza eman Hondakinak biltzeko gaia ika-mika politikotik ateratzea eta herritarrei hitza ematea izan da EH Bilduren asmoa azaroan landutako mozioaren bidez. Egungo birziklatze tasa bermatuko duen bilketa sistema behar duela Lezok eta hori herri parte hartze prozesu baten ondorio izan behar duela ziur du koalizio subiranistak. Mozioarekin zein asmo zuen azaltzeko egindako agerraldian argi esan zuten Ainhoa Intxaurrandieta eta Mikel Arrutik:  «Garrantzitsuena birziklatze tasa da, sistemak helburu horretara iristeko tresna dira». Intxaurrandietak, gainera, esan zuen «arduragabekeria» litzatekeela egungo birziklatze tasaren azpitik egongo litzatekeen sistema bat jartzea, «horregatik irizpide garbi bat markatu dugu: egungo tasa mantenduko duen sistema bat behar dugu. Sistemak zein tasa lortu behar duen markatzea ezinbestekoa da. Handik aurrera herritarrena da hitza». Beste irizpide bat aipatu zuten: «Sistemak funtzionatzen badu, legealdiz legealdi mantendu behar da». Arrutik esan zuenez, bosgarren edukiontziaren sistemarekin ere ez dago ados herritarren zati handi bat, «gainera, inolako kontsultarik, galdeketarik edo adostasunik gabe jarri nahi dute».

Akordioaren Aldeko Herritar Taldeak lezoarren arteko adostasuna nahi du

 
Akordioaren_Aldeko_Herrita

Akordioaren Aldeko Herritar Taldearen agerraldia.

Leiho txiki bat zabaldu zen, joan den hilabeteko plenoak EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu zuenean. Zirrikitu horrek, txikia izanagatik ere, itxaropenerako aukera eman zuen, eta hondakinen bilketaren gaiaren gainean adostasunera heltzeko bide bat zabaldu zuen. Akordioaren Aldeko Herritar Taldeak alderdi politikoen eta herritarren artean akordioa eta adostasuna bilatzea du helburu. Osasunaren, ingurumenaren eta etorkizunaren alde. Akordioa orain lelopean manifestua egin du, eta horren babes bila ari dira. Larunbatean horren aldeko ekitaldia egin zuten herrian. Xabi Esnaola Akordioaren Aldeko Herritar Taldeko kidea da. Egoeraren gainean galdetuta, «EAJ bosgarren edukiontziarekin tematuta» dagoela esan du, «badaki zabor nahasi gehiago sortzen dela bide horretatik, eta horrekin errausketa planta justifikatu nahian dabil. Horregatik sortu dute halako presio mediatikoa, eta Lezoren kasuan behartutako dimisioak bultzatu». Azaroko plenoak onartutako mozioa loteslea izan edo ez berdin duela argi du, gainera, «hurrengo pleno batean alda dezaketelako». «Akordioa orain» Larunbateko ekintzaren bidez «akordioa orain» aldarrikatu nahi zutela dio Esnaolak, «ika-mika politikoetatik atera nahi dugu hondakinen gaia, eta hurrengo agintaldietarako bereizketa tasa altua bermatuko duen sistema adostu bat jartzea nahiko genuke». Herritarren artean hondakinen bilketaren gaian adostasunaren ideia zabaldu nahi dute taldekideek. Abenduaren 3an agerraldi publikoa egin zuen Akordioaren Aldeko Herritar Taldeak, eta bertan PSE-EEko zinegotzia «kanpoko presioak» jasotzen ari zela salatu zuen. Azaroko plenoan EH Bilduko sei zinegotziek eta PSE-EEko zinegotzi bakarrak babestutako mozioa bertan behera uzteko urgentziazko plenoa deitzeko beldur azaldu ziren. Susmo hori konfirmatu egin du orain EAJk, hilabete honetan bertan deituko baitu plenoa bosgarren edukiontzia jartzea onartzeko. «Gure buruari galdetu beharko genioke PSE-EEko zinegotziak zergatik alda dezakeen orain akordioaren eta galdeketaren aldeko bozka beste pleno batean. Presioak izan dituela argi dago, beraz», esan du Esnaolak.  Eta gaineratu du, bere iritziz, Lezoko Udalak sinesgarritasuna aurretik galdua zuela, «kanpoko presioek Lezoko Udaleko akordio nagusia, bilketa mistoarena, zapuztu zutenean galdu zuen sinesgarritasuna». Akordio eredugarria Lezoko egoera «nahikoa surrealista» bihurtu da Esnaolaren ustetan, «ezin dugu ahaztu otsailean EH Bildu eta EAJko zinegotziek hondakinen bilketarako sistema mistoa adostu zutela. Hainbeste liskarren ondoren, eredugarria iruditu zitzaigun halako akordio batera iristea. Bazirudien garai berriak iritsi zirela politikara. Horrek ez zuen, ordea, asko iraun. Lezotik kanpoko beste interes batzuren izenean Gipuzkoako EAJko buruek presio handia egin zuten akordio hori atzera botatzeko. Horren ondorioz, alkatearen eta hirigintza zinegotziaren dimisioak,behartutako dimisioak, heldu ziren». Akordioa zergatik ez den posible galdetuta, argi mintzatu da Esnaola, «begien bistakoa da, kea saldu nahi digutelako…». Ezberdinen arteko eztabaida eta adostasuna beharrezkoak direla dio, «zentzua berreskuratu beharra dago. Nor egon liteke eztabaidatzearen eta adostearen aurka? Ez ote dugu ikasi aurreko liskarretatik ala?». Biharko ekintza dute orain lehentasuna, eta horren harira, manifestuaren aldeko ahalik eta sinadura gehien bildu nahi dituzte. Hortik aurrera bide orria ere definituta dute, «guk gure bidearekin jarraituko dugu, jendearengan eragiten saiatuko gara gure ahalmenen neurrian». Gizartea, orain inoiz baino gehiago, «bidegurutze batean» ikusten du Esnaolak: «Dituen ondorioen jakitun eredu kontsumistarekin jarraitzen dugu, ala baliabide naturalak zentzuz erabiliko dituen gizarte bat eraikitzen hasten gara beranduegi izan baino lehen». Taldeak edonorentzat ateak zabalik dituela esan du. Lezon Ondo Ai Gea taldeak ere bat egin zuen larunbateko deialdiarekin: «Hondakinen gaiari luzera begirako konponketa eman behar zaiola uste dugu, eta bide batez elkarbizitza laguntzen duten bideak jorratu. Duela urtebete hori egin zen , eta uste dugu etorkizunean ere hori egin behar dela hondakinen gaian». Horrela, dei egin diete herritarrei bihar sinadura eman dezaten.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.