Hernaniko Arraun Elkarteak Emakumeen Arteko I. Ergometro Txapelketa egin zuen larunbatean, eta Hibaika izan da txapeldun.
Parte hartu zuten klub guztietako kirolariak. Argazkia: Estitxu Zabala
Hernaniko Arraun Elkarteak Emakumeen Arteko I. Ergometro Txapelketa egin zuen larunbatean, eta Hibaika izan da txapeldun. Bost klubek hartu zuten parte: Donostiarra, Hernani, Hibaika, Hondarribia eta San Juan Koxtapek. Kanporaketak jokatuta, Hernani B eta Hibaika B heldu ziren finalera, eta Errenteria-Oreretakoak izan ziren txapledun 6 minutu eta 54 segunduko denbora eginda.
Lau arraunlariko aldeak osatu zituzten klubek, eta talde bakoitzak 2.000 metroko ibilbida egin behar zuen ergometroan, txandaka. Arraunlari bakoitzak, gutxienez 400 metro egitea zeun, eta 600 gehienez.
Emakumeen klub bakoitzak Iparragirre sagardotegiko sagardo kaxa bat, Zabala kafe sorta bat eta txapela irabazi zuten. Oiartzun futbol taldeko bi jokalarik banatu zituzten sariak.