Euskal Herriko garagardo saskiak hilaren 30a arte eskatu daitezke.
Hilaren 30ean amaituko da garagardo saskiak eskatzeko epea.
Ziburuko (Lapurdi) Kaskarotenea Ikastola laguntzeko garagardo kanpiana hasi dute. Euskal Herrian egindako garagardo saskiak salduko dituzte ikastolaren funtzionamendu gastuei aurre egin ahal izateko. Ikastola lagundu nahi dutenek bi aukera izango dituzte: Euskal Herrian egindako 12 garagardo desberdinen saskia, 35 euroan edo 6 garagardo eberdinen saskia, 20 euroan.
Eskaerak egiteko epea hilaren 30ean, ostirala, amaituko da eta garagardoa urtarrileko lehen astean banatuko dute.