Hilaren 31n, larunbatarekin, Gogorzaren aldeko herri argazkia egingo du Aitzol Etxera! lemapean.
Aitzol Gogorzaren aldeko trena, Zumardian izan zen joan den martxoan, Sareren eskutik.
Aitzol Gogorza larri gaixorik den, eta gainontzeko euskal presoen kontrako eskubide urraketak lau haizetara zabaltzen eta salatzen jarraitzen du Errenteria-Oreretako Sare Herritarrak. Giza eskubideen astearen barruan bi ekitaldi antolatu ondoren, deialdi berria zabaldu du orain. Hilaren 31n, larunbatarekin, Gogorzaren aldeko herri argazkia egingo du Aitzol Etxera! lemapean.
Arratsaldez egin dute deialdia, 18:30ean herriko plazan, “bertan larri gaixorik den Aitzol Gogorzaren egoera hatz erakusleaz salatuko dugu, indarrean dagoen legediarekin, eta bereziki giza eskubideen kontrako kasu honekin bukatu behar delako”.
Sarek herritar guztiak deitu ditu parte hartzera.