Gabonetako ospakizunei hasiera ofiziala eman diete barruti guztietan.
Donibanen atzo egin zuten feria, eta San Pedron eta Antxon herenegun.
Asteburuan ospatu dituzte pasaitarrek santomasak. Baserritar jantziak nonahi ikusi, eta festa giroa nagusitu da azoken bueltan. Txistorrak, taloak, artisautza, babarrun-jateak, musika eta dantza… Feria guztietan antzekoak izan dira osagaiak.
Antxon, primerako giroa izan zen zumardiaren bueltan goizean, eta Donibanen ere, eguraldia lagun, jendetza bildu zen konpotaren usainera, igandean izanik, gainera, herritar zein bisitariak.
San Pedron arazo batzuk izan zituztena argindarrarekin, eta horrek jaia baldintzatu zuen nolabait. Hala ere, datorren urterako zuzendu beharrekoak apuntatuta, jaiarekin aurrera egitea lortu zuten Proisako kideek. Antolatzaileek jakinarazi dutenez,
Proisaskiaren irabazlea Arantza Zurutuza izan zen.
Hona jaiak utzi dituen argazki sorta bat (Proisako kideek utzitakoak dira San Pedroko argazkiak, eta Donibanekoak Erik Salazarrek bidalitakoak).