Antsietate krisi batek eman dio. Sendagaiak hartu eta gero, gaur bertan eraman dute berriro espetxera.
Berria-ak jakinarazi duenez,
Aitzol Gogorza gaixo dagoen Errenteria-Oreretako presoa ospitaleratu dute gaur, antsietate krisi batek eman ondoren. Basurtuko erietxera eraman dute. Orain berriro espetxean dela gaineratu du, sendagaiak hartu eta gero.
Gogorzak nahasmendu obsesibo konpultsiboa du, eta gaixotasunaren ondorioz, behin baino gehiagotan ospitaleratu behar izan dute.
Aitzol Gogorza eta larri gaixorik dauden beste hamar euskal presoen egoera larria salatzeko Sarek egindako agerraldia.