Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Arpa doinuak eta balleta Madalena Ermitan

Hamar arpa jotzaile eta dantza taldea arituko dira ostiralean ermitan.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/12/20
Miguel Iraeta, Sebas Irastorza, ane Artetxe eta Jose Luis Insausti gaurko agerraldian.

Miguel Iraeta, Sebas Irastorza, ane Artetxe eta Jose Luis Insausti gaurko agerraldian.

Sasoiko azken kontzertua antolatu du ostiralerako Maria Magdalenaren Lagunak Kultur Elkarteak, eta amaiera berezia eman nahi izan dio urteari. Horri begira arpa kontzertua eta balleta uztartzen dituen emanaldia egingo dute 19:00etatik aurrera ermitan bertan. Kontzertu handietan ez bada ez dela ohikoa ikustea arpa esan du Jose Luis Insausti elkarteko kideak, baina ostiralean, arpa bat ez, hamar izango dira ermita doinuz betetzen, Ane Artetxe arpa jotzailearen zuzendaritzapean. Harp&Co. arpa orkestrarekin batera arituko dira kolaborazio berezia egiten Anaiak Dantza Estudioko kideak. Hamar arpa biltzeko espazio bat izatea “luxua” dela esan du Artetxek, “ez delako erraza azpiegitura aldetik halako aukerak izatea”. Sei urterekin hasi zen arpa jotzen, eta beste herrialdeetan arpa orkestrak badaude ere Euskal Herrian ez dela halakorik esan du. Hainbat arpa elkartu eta orkestra sortzea otu zitzaion, “profesionalak diren ikasleekin biltzen hasi ginen”. Horren emaitza ostiralean erakutsiko dute, urtean ematen dituzten hiru kontzertuetatik bat ermitak hartuko duelako. Ilusio handiarekin prestatzen ari direlaostiraleko emanaldia gaineratu du arpa jotzaileak, “eta espero dut jendearen gustukoa izango dela eta aurreikuspenak beteko ditugula”. Doakoa izango da kontzertua, orain arte antolatutako besteak bezala, baina Gabonak direla eta, zozketa egingo dute kontzertua amaitu bezain pronto. “Txartelak salgai izango dira bi euroan eta saskia zozkatuko dugu kontzertuan bertan”, azaldu du Insaustik. Eskerrak eman dizkio gainera, hurbilean duten jendeari, emanaldietara joaten direnei, udalaren hirigintza eta kultura sailei eta baita Salguk enpresari ere, “azken horri esker egingo dugu zozketa”. Sentimenduz eta ilusioz prestatu dutela ostiraleko emanaldia azaldu du azkenik, eta herritar guztiak animatu ditu bertaratzera: “Espero dugu basilika lepo izango dela”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.