Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

60 miloi euroko aurrekontua izango du Errenteriak

Onartutako aurrekontuek Plan Estrategikoa, auzo batzarrak, eta elkarteetatik jasotako kezka eta eskaerak ditu oinarri

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/12/21
Emendakin trasakzionala egitea proposatu zuen alkateak.

Emendakin trasakzionala egitea proposatu zuen alkateak.

60 miloi euroko aurrekontua onartu zuen atzo Errenteria-Oreretako plenoak gobernu taldearen aldeko botoekin eta oposizioko bi alderdien kontrako botoarekin. Luze jo zuen gaiak. Julen Mendoza alkateak emendakin transakzionala egiteko aukera jarri zuen mahai gainean, EAJk zein PSE-EEk aurkeztutako emendakineko hainbat puntu aurrekontuan txertatu ahal izateko: “Helburua aurrekontuak hobetzea da, aberastea. Izan ere emendakin orokorra aurkeztu dute bi taldeek, eta ezin da puntuz puntu bozkatu”. Proposamenari muzin egin zioten EAJk eta PSE-EEk. Onartutako aurrekontuek Plan Estrategikoa, auzo batzarrak, eta  elkarteetatik jasotako kezka eta eskaerak ditu oinarri, eta gizarte babesa, enplegu planak, Herritarren Arretarako Zerbitzua (HAZ), garbiketa eta hondakinen bilketa, , irisgarritasuna, kultura, eta iraunkortasunean sakontzea dute helburu. Aurrekontua, krisi testuingurua kontuan hartuta osatu duela gobernu taldeak esan zuen Jon Txasko Ogasun zinegotziak, eta hainbat diru zatiri aipamen berezia egin zien. Besteak beste, udalak 1.000.000 euro bideratuko ditu babes sozialerako. Irisgarritasunari dagokionean, alabergako igogailua da inbertsiorik garrantzitsuenetako bat, eta baita bertako bidegorria osatzea. Kultura arloan, berriz, Beraungo Kultur Etxea eta horren barruan kokatuko duten liburutegia da proiektu estrategikoetako bat. Horretara, 544.000 euro bideratuko ditu udalak. Emakumeen Etxea egi bihurtzeko, berriz, 600.000 euroko diru zatia onartu du udalak, “Onbide inguru hori urbanizatu eta etxea hartuko duen modulua egiteko bideratuko da”. Gazteei begira alokairuzko etxebizitzak birgaitzeko, berriz, 200.000 euro bideratuko ditu udalak. Iraunkortasunaren arloan berriz sare elektrikoa berrituko du, eta irrati bidezko irakurketak egiteko kontagailuak jarriko ditu, bestalde. Hondakinen atalean, hobariak aurreikusten zituen Gobernu Taldeak edukiontzi marroia erabiltzen duten herritarrentzat. Erabilera epea zabaltzea onartu zuten atzo, eta 2017ko urtarrilaren 1etik apirilaren 31ra bitartean hilean hiru aldiz erabiltzen dutenek ere izango dute hobaria, %25ekoa zehazki. Aitzol Gogorza Bi mozio ere onartu zituzten atzoko plenoan.  Julen Mendoza alkateak aurkeztutako Mayors For Peace sarean atxikitzeko mozioa izan zen lehena. Sare horren helburua arma nuklearrak ezabatzea eta bakea, bizikidetza eta gatazken konponketarako sarea bultzatzea da. Aho batez onartu zuen plenoak. Bigarren mozioa pobrezia energetikoaren gainekoa zen, eta gai beraren gainean bana aurkeztu zuten Errenteria Irabazizek eta alderdi sozialistak, eta biekin mozio tansakzionala egin zuten. Aho batez onartu zen azken hori ere. Galdera eskarien puntuan Julen Mendozak aipamen berezia egin zion Aitzol Gogorza larri gaixo den euskal presoari. Izan ere, antsietate krisi batek jota ospitaleratu behar izan zuten oreretarra atzo. Atzo bertan eraman zuten espetxera bueltan. Udalbatzak  behin baino gehiagotan Gogorza askatzeko eskaera onartua duela ekarri zuen gogora Mendozak, eta presoaren egoera “dramatikoa eta urgentea” dela gaineratu zuen: “Egoera gogorra da oso Aitzolena, zaila. Ezarritako 20 urteko espetxe zigorretik 17 bete ditu, eta horietatik asko ez dizkiote kontatzen Frantziako Estatuan egin dituelako. Aitzolen egoera dramatikoa da eta egunen batean berri oso txarrarekin aurkitu gaitezke”. Mendozak senideei eta lagunei babesa eta besarkada handia helarazi zien, “une hauetan momentu gogorra pasatzen ariko direlako”. Maite Peña EAJko zinegotziak ere besarkada bidali zien senideei, eta ildo beretik mintzatu zen Ion Collar Errenteria Irabaziz taldeko zinegotzia, “nahi duguna da Aitzol aske izatea eta gure artean ikustea”. Jose Angel  Rodriguez alderdi sozialistaren bozeramaileak Gogorzaren familia eta lagunei ere babesa azaldu zien.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.