Trikitilariak, jauziak eta San Tomas eguneko dantzaldia egingo dituzte arratsaldean. 20:30etan berriz, sari banaketa egingo dute antolatzaileek Zumardian bertan.
San Tomas feriak bazterrak gitotzen jarraitzen du.
San Tomas azokak herriko erdialdeko txoko guztiak girotzen jarraitzen du. Herri kirolak hartu dute lekukoa egitarau zabalean eta berehala hasiko da Txapel jaurtiketa lehiaketa. Momentuz, aurreko urteetan baino jende gutxiago bildu du azokak, baina arratsaldeak aurrera egin ahala Zumardia betetzea espero dute antolatzaileak. Animaliak eta barazkiak ikusteko aukerarekin batera, Zumardian dauden artisauen postuetan hamaika gutizi erosteko aukera dago.
Arratsaldean, Lezo Herri Eskolako 5. eta 6. LHko ikasleen bisita jaso du azokak, eta gogor aritu dira herri kiroletan ari ziren aizkolaria eta harri jasotzaileak animatzen.
Txistorra postuak erdialdean barrena banatuta daude, eta urteroko talogileen postuko ilara errepikatu da gaur berriz ere. Trikitilariak, jauziak eta San Tomas eguneko dantzaldia egingo dituzte arratsaldean. 20:30etan berriz, sari banaketa egingo dute antolatzaileek Zumardian bertan. AEKtxo txerriaren pisuaren porraren irabazlea jakinaraziko dute orduan, jantzi ederrenaren saria, eta postuetako txistorra xamurrenaren saria banatuko dute. Azken horretarako, lanean jo ta su ibili dira epaimahaikideak.
AEKtxo txerriak tartean, lo jarraitzen du.