Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Aurrekontua onartu dute, oposizioaren babesik gabe

Gobernuak atzera bota ditu EH Bilduren eta Pasaiak Ahal Du-ren zatikako zuzenketak; EH Bilduk eta Pasaia-k Ahal Du-k bata bestearenak babestu dituzte.

olatz mitxelena
Pasaia
2016/12/21
plenoa, aurrekontuak

Gehiengoa duenez, oposizioaren babesik gabe ere, aurrera atera du gobernuak aurrekontu proposamena.

Sorpresarik ez. EAJren eta PSE-EEren aldeko botoekin atera da aurrera Pasaian 2017rako aurrekontu proposamena. Atzo izan zen udalbatzarra, arratsean, Arizabalon. Parez pare oposizioa. EH Bilduk eta Pasaiak Ahal Duk osoko zuzenketarekin erantzun zioten gobernuaren proposamenari, eta atxiki gabeko zinegotzi Manuela Nicolas abstenitu egin zen. Zatikako zuzenketak ere izan ziren tartean; 24 aurkeztu zituen EH Bilduk, 17 Pasaiak Ahal Duk, eta hiru atxiki gabeko zinegotzi Manuela Nicolasek. Bloketan bozkatu zituzten, eta udal gobernu taldeak ez zuen bakar bat ere bere egin. Botoetan, beraz, etengabe errepikatu zen emaitza. Zuzenketen kasuan: 9 kontrako boto (EAJ eta PSE-EE), 7 aldeko (EH Bildueta Pasaiak Ahal Du), eta abstentzio bat atxiki gabeko zinegotzi Manuela Nicolasena. EH Bilduk Pasaiak Ahal Duren zuzenketak babestu zituen, eta Pasaiak Ahal Duk Bildurenak. Aurrekontua bozkatzean, aldiz: aldeko 9 (EAJ-PSE-EE) kontrako 7 (Pasaiak Ahal Du eta EH Bildu) eta abstentzio 1 (Manuela Nicolas). Prozedura ezbaian Oposizioak salatu zuenez gobernuak ez du akordioetara iristeko inolako borondaterik erakutsi, eta gogor kritikatu zuen aurrekontuarekin erabilitako prozedura, ez oposizioak, ez eta herritarrek ere, ez dutelako parte hartzeko aukerarik izan. EH Bilduk inbertsioetarako aurreikuspenak deitoratu zituen bereziki, hutsaren hurrena direla defendatuta, eta Pasaiak Ahal Duk, bere aldetik, lehentasunak enpleguaren sustapena eta pobreziaren kontrako borroka beharko luketela defendatu zuen. Gobernuak, baina, gogor eutsi zion bere proposamenaren defentsari, eta zuzenketetan “aitzakia asko, baina argudio gutxi” zeudela erantzun zuen. EH Bilduren zatikako zuzenketak Pasaiak Ahal Duren zuzenketak    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.