AEKtxito txerria da gaur Errenteria-Oreretako San Tomas Eguneko protagonista. Eta haren inguruan, herritarrak egunaz gozatzen.
Azokako postuetako bat.
Giro ederra gaur Errenteria-Oreretan. San Tomas Eguna da, eta feria egiten ari dira. Goizean giroa hotz, eguerdian beroago, eta arratsaldean zeharo kiskaliko da.
Postu asko, txistorra eta talo salmentakoak, eta barazki eta bestelako jaki eta osagaien ekoizleenak. Eta jendea haiei begira, kartera gehiegi mugitu gabe. Izan ere, errenteriarrek lehenengo ikusi eta ondoren erosiko dute. Esperantza hori dute postuen arduradunek.
Postuez gain, animaliak. Baserri bat da ia herria. Eta horien artean
AEKtxo txerria. Zaratak zarata, lotan aurkitu du HITZAk txerria Gamon Zumardian, eguerdian. Lasai dago. Gero gozatuko du egunaz.
Ondorengoak eguerdiko hainbat argazki dira.