Pasaiako udalak buruhandiak berritzeko tailerrak antolatuko ditu.
Blas de Lezo beldurgarria, Donibaneko plazan, sanjoanetan.
Blas de Lezoren buruhandia sortu zuten San Pedron, eta orain, Donibanen, batelera sortuko dute. Horretarako eskulan tailerra antolatu du udalak, 10 eta 15 urte bitarteko nerabeentzat.
Ikastaroa urtarrilaren 9an hasi eta otsailaren 15ean bukatuko da. Astelehen eta ostegunetan izango da, Donibaneko udaletxe zaharrean, 17:00etatik 19:30era.
Zigor Garcia eskultoreak gidatuko du tailerra. Matrikulak 22,30 euro balio du eta hilaren 30era arteko epea dago izena emateko. Horretarako udaleko
kultura eta hezkuntza sailera idatzi behar da, edota 943 00 43 30 telefono zenbakira deitu.
Teknikak:
- Eskultura proiektu baten gauzatzea.
- Buztinezko eskulan modelatua tamaina txikian eta handian, marrazketa eta margoa.
- Eskaiolazko moldea eta poliesterra aukeran.