Lankidetzan jarraitzeko konpromisoa erakusten duen adierazpen instituzionala egin du Errenteriako Udalak
Gipuzkoako Elikagaien Bankuarekin lankidetzan jarraitzeko konpromisoa erakusten duen adierazpen instituzionala egin du Errenteriako Udalak, eta elkarlan hori herriko merkatari eta ostalariengana zabaldu nahi du, kontsumorako egokiak diren baina salmentarako baztertzen diren elikagaiak biltzeko eta aprobetxatzeko. Horrekin batera, elikagaien kontsumo arduratsuaren gaineko hezkuntza eta kontzientzizio kanpainetan aktiboki parte hartzen jarraitzeko konpromisoa hartu du.
Errenteria-Oreretak eragile aktibo izan behar du udalaren iritziz azken urteetako krisiaren ondorioz egoera larrienean dauden pertsona eta familiekiko elkartasunari dagokionean, eta lan horretan, erakundeak ezinbesteko direla esan du: “Udalak kontzientziatu egin nahi ditu herritarrak elkartasunaren oinarrizko printzipioetan”.
Adierazpenean Gipuzkoako Elikagaien Bankua bezalako elkarteen lana “zoritxarrez” beharrezkoa izaten jarraitzen duela nabarmendu du udalak.