Gazteen mailako Ibon Zabala Bertsopaper Lehiaketako irabazlea Julene Iturbe Epelde Azkoitiarra izan da Irri baten atzean bertso sortarekin.
Julene Iturbek iraazi du Ibon Zabala bertso paper lehiaketa.
Jon Martin Etxebeste bertsolari oiartzuarrak irabazi du Zapirain Anaiak Bertsopaper Lehiaketaren XXVIII edizioa. Aurkeztutako lanen artean, 24 sortek bete zituzten baldintzak, eta parte hartu zuten lehiaketan. Horien artean, Martinek idatzitako
Haurrik izan ezin duen bikotea sorta izan da onena Manex Mujika, Iker Goñi eta Itziar Etxegiak osatutako epaimahaiaren aburuz.
Bigarren saria, Errenteria-Oreretan gelditu da. Aitor Albisu Pulidok irabazi du
Winston bertso sortarekin.
Gazteen mailako Ibon Zabala Bertsopaper Lehiaketako irabazleak ere jakinarazi ditu Xenpelar bertso eskolak. Azkoitiara joan da lehen saria, Julene Iturbe Epelderen
Irri baten atzean bertso sorta izan baita onena. Kasu honetan, bigarren saria desert utzi zuten.
Asteartean egin zuen sari banaketa, eta bertos saioa ondoren, Xenpelar Bertso Eskolak.