Gaur, gaueko Gabonetako krosa Antxon, eta hilaren 31n, Haurren Urtezaharreko Krosa, eta Sanpedestrea.
Hiru herri lasterketa lehiatuko dira Pasaian datozen egunotan. Gaur, Antxon, Ogi Berri Azkuene taldeak antolatuta,
Gabonetako krosa egingo dute. 20:30ean hasiko da lasterketa. Partaidetza aldetik marka hautsi du herri krosak. 250 dortsal prest zituzten eta guztiak agortu dira jada, beraz, lasterketa aurretik ez da izango izena ematerik.
Urteko azken egunean, berriz, bi lasterketa izango dira. Eguerdian, Antxon, haurrena, eta helduena, arratsaldean San Pedron.
Antxoko lasterketa Pasaia-Lezo Lizeoko
Txabolsotoan biltzen diren gurasoek antolatzen dute. Haurrentzako lasterketa da, eta arrakasta handia izaten du urtero. 12:00etan hasiko da eta izen-ematea egunean bertan izango da, lasterketa hasi aurretik. Euro bat izen-emate bakoitzeko. Adinaren arabera antolatuko dituzte taldeak.
San Pedroko lasterketa,
Sanpedestrea, Proisak antolatzen du. Inskripzioak 4 euro balio du, eta datorren astelehenetik aurrera eman daiteke izena, Begihaundi tabernan eta Peluzinhos Pub-ean. Ibilbideak 5,3 kilometro ditu. Lasterketa 16 urtetik gorakoentzat da eta 16:30ean hasiko da, frontoitik abiatuta.