Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

[Bideoa] Haurrek plaza hartuko dute

Inauteriei begira, Oarsoirriak Musikala egingo dute estrenekoz hilaren 25ean. Hori prestatzeko entseguak, hilaren 15 eta 22an izango dira 17:00etatik aurrera Merkatuzarren.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/02/01

Txupinazo koloretsua antolatu zuen Oarsoirriak taldeak madalenetan

Inauteriei begira, Oarsoirriak Musikala egingo dute estrenekoz hilaren 25ean. Batukada eta txarangadaren ostean dator ekintza berria, eta gogoz ari dira prestatzen guztia. Bat egin nahi duten gurasoek bi zita dituzte entseguetarako: hilaren 12 eta 19. Bi egun horietan 17:00etan elkartuko dira Merkatuzarren, eta Vanesa Castaño eta Jon Maia dantza irakasleak izango dituzte gidari Euskararen Txantxangorria kantari egindako koreografia ikasteko. Errenterian azken urteetan gai komun bat aukeratzen da parte hartze prozesu bidez inauterietan herria girotzeko. Aurten musikalak aukeratu dituzte eta ideia horrekin bat egite aldera pentsatu zutela Musikala antolatzea azaldu du Nora Barroso Oarsoirriak iniziatibako kideak, “bat egin nahi genuen herriaren girotze horretan, parte izan. Taldeko kide diren familia batzuk hala proposatu zuten, eta onartuta, lanean hasi ginen”. Oarsoirriaken haurrek protagonismo berezia dute, “haurren nahiak, gogoak, proposamenak jasotzen ditugu”, eta horiek entzunda hasten dira lanean familiak aisialdi eredu parte hartzailea, herrikoia, eta euskara erdigunean duena sustatzeko. Musikala prestatzen hasi dira. Une honetan hamar familia, 40 bat kide guztira ari dira dena lotzen. Ideia hori zabaldu eta parte hartzea herriko familia guztiengana eraman nahi dute, “ez dugu helbururik jarri, eta antolatutako ekintza batzuetan familia gehiagok hartzen dute parte eta beste batzuetan gutxiagok. Halere, ateak zabalik ditugu parte hartu nahi duten guztiak azal daitezen”. Hainbat koreografia Hilaren 25ean koreografia nagusi bat izango dute, baina horrekin batera familiek multzoka antolatutako beste koreografiak ere egingo dituzte ibilbidean zehar, “haurrek aukeratutakoak, beraien tempusak errespetatzen dituztenak, dantzatzeko errazak izango dira–esan du Barrosok– trakets, erdi ipurdi, edo ongi… helburua kaleak kolorez betetzea da, ongi pasatzea egiten dugun horretan, bai haurrek eta bai familiek”. Koreografia nagusia sareetan zabaltzen hasi dira egin duten bideoaren bidez. 12:00etan abiatuko dira Merkatuzarreko plazatik, eta  Foru Plaza (geldialdia), Biteri, Xabier Olaskoaga Plaza (geldialdia), Morrongileta, Koldo Mitxelena plaza (geldialdia), Maria Lezo, Madalena kalea eta Herriko plaza (geldialdia) zeharkatuko dute  Zumardian (geldialdia) amaitzeko. Familiei mozorrotuta azaltzeko deia egin diete, “nahi dutena aukera dezakete, hemen ez da araurik, kolorea jartzea eta ongi pasatzea da helburua”, esan du Barrosok. Ibilbidea amaituta berriz, bat egingo dute Merkatuzarren Inauterietako Batzordeak antolatu duen bazkariarekin. 14:00etan izango da hori eta dagoeneko txartelak salgai daude. Barrosok parte hartzera deitu ditu familiak, “haurrek plaza har dezaten”. Baina ez soilik inauterietako musikalean, baita antolatzen diren beste ekintzetan ere, “azkenean beste aisialdi eredu bat da, haurrak, bere nahiak eta beren ideiak erdigunean jartzen dituena, parte hartzaile eta herrikoia, eta izugarria da ikustea nola gozatzen duten beraiek, eta nola gozatzen dugun guk, helduek, familiek”. Ekarpenak jasotzeko gogoz daude Oarsoirriak osatzen duten familiek gainera, eta horretarako bidea posta elektronikora mezua bidaltzea da. Momentuz hurrengo zita egin dute. Hilaren 25ean izango da herriko txikienetatik handienetara gorputza elkarrekin astintzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.